Gaur argitaratu dituzten datu ofizialen arabera, Lesakako osasun eremuan bertze positibo bat erregistratu dute. Hartara, lau osasun eremuen artean 66 positibo aktibo daude orain: Elizondon 39 (horietatik gutienez 25 zahar etxekoak ziren), Donezteben 17, Leitzan 2 eta Lesakan 8. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, adibidez, laborategi pribatuek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, joan den astean egindako azterketan, 76 positibo erregistratu zituzten Elizondoko zahar etxean. Bortzirietako zahar etxeetan ez da oraingoz kasu positiborik atzeman.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.