Datuen eguneraketa: apirilak 23, 11:30ean | Epidemia hasi zenetik, 5.063 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 105 gehiago atzotik. Positibo guztietatik 4.994 baieztatutako kasuak dira, eta gainerako 69ak antigorputzen testean positibo eman dutenak. Hau da, proba egiterakoan sintomarik ez zuten pertsonak dira. Bertzalde, azken orduetan 8 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 409ra igo da erregistratutako hildakoen kopurua, horietatik 292 ospitalean eta zahar etxeetan, eta 117 ospitaletik kanpo. Epidemia hasi zenetik, 1.445k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 129k azkeneko orduotan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.