COVID-19: Azken datuak

Ofizialki, atzo baino zortzi positibo aktibo gutiago daude Elizondon, gainerako eremuetan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 21a, 14:26

Osasunbideak gaur argitaratu dituen datu ofizialen arabera, jautsi egin da Elizondoko osasun eremuan erregistratuta dauden positibo aktiboen kopurua. Hartara, lau osasun eremuen artean 60 positibo aktibo daude orain: Elizondon 35 (horietatik gutienez 25 zahar etxekoak ziren), Donezteben 16, Leitzan 2 eta Lesakan 7. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, adibidez, laborategi pribatuek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, joan den astean egindako azterketan, 76 positibo erregistratu zituzten Elizondoko zahar etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun