Datuen eguneraketa: apirilak 21, 11:30ean | Epidemia hasi zenetik, 4.831 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 96 gehiago atzotik. Positibo guztietatik 4.781 baieztatutako kasuak dira, eta gainerako 50ak antigorputzen testean positibo eman dutenak. Hau da, proba egiterakoan sintomarik ez zuten pertsonak dira, eta kasu hauetan ezin da kutsatzeko unerik ezarri, ezta gaixotasuna izan dutenik ere. Bertzalde, azken orduetan 12 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 397era igo da erregistratutako hildakoen kopurua, horietatik 284 ospitalean eta zahar etxeetan, eta 113 ospitaletik kanpo. Epidemia hasi zenetik, 1.190k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 67k azkeneko orduotan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.