Gaurko datu ofizialen arabera, Elizondoko osasun eremuan (Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi) bertze 2 positibo erregistratu dituzte azken 24 orduotan. Hartara, 68 positibo aktibo daude erregistratuak lau osasun eremuen artean: Elizondon 43 (horietatik gutienez 25 zahar etxekoak), Donezteben 16, Leitzan 2 eta Lesakan 7. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, adibidez, laborategi pribatuek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, haien arabera, 76 positibo erregistratu zituzten Elizondoko zahar etxean joan den astean egindako azterketan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.