Datuen eguneraketa: apirilak 20, 11:30ean | Epidemia hasi zenetik, 4.735 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 79 gehiago atzotik. Azken orduetan 16 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 385era igo da erregistratutako hildakoen kopurua, horietatik 281 ospitalean eta zahar etxeetan, eta 104 ospitaletik kanpo. Azken orduetan hil diren 16 pertsona horietatik 5 ospitaletan hil dira, eta 11 ospitaletatik kanpo. Epidemia hasi zenetik, 1.123k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 131k azkeneko orduotan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.