COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera ez da bertze positiborik erregistratu eskualdeko lau osasun eremuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 19a, 14:08

Apirilaren 14tik ez da bertze positiborik erregistratu eskualdeko lau osasun eremuetan eta estatistika ofizialaren arabera, 63 positibo aktibo daude erregistratuak: Elizondon 41 (horietatik 25 zahar etxekoak), Donezteben 16, Leitzan 2 eta Lesakan 7. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, konparaziora, laborategi pribatuek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, haien arabera, 76 positibo erregistratu zituzten Elizondoko zahar etxean joan den astean egindako azterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun