COVID-19: Azken datuak

Nafarroan bertze 15 pertsona hil dira koronabirusarekin, eta Osasunbideak 77 kutsatu gehiago erregistratu ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 19a, 13:26

Datuen eguneraketa: apirilak 19, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 4.656 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 77 gehiago atzotik. Azken orduetan 15 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 369ra igo da erregistratutako hildakoen kopurua, horietatik 276 ospitalean eta zahar etxeetan, eta 93 ospitaletik kanpo. Gainerakoan, 422 paziente daude ospitalean, atzo baino 15 gutiago. Epidemia hasi zenetik, 1.145 pertsonek hartu dute ospitaleko alta eta 992k alta epidemiologikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun