Gaur argitaratu dituzten datu ofizialen arabera, bertze 3 positibo erregistratu dituzte eskualdean: 2 gehiago Elizondoko osasun eremuan eta bertze bat Doneztebekoan. Hartara, 66 positibo aktibo daude erregistratuak lau osasun eremuen artean: Elizondon 41 (atzo baino 3 gehiago), Donezteben 16 (atzo baino bat gehiago), Leitzan 2 eta Lesakan 7 (azken hauetan ez da aldaketarik aspalditik). Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, adibidez, laborategi pribatu batek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, atzoko datuen arabera, 76 ziren positibo eman zutenak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.