COVID-19: Azken datuak

Nafarroan sei hildako gehiagorekin, dagoeneko 354 dira Covid-19ak eragindako heriotzak datu ofizialen arabera

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 18a, 13:17

Datuen eguneraketa: apirilak 18, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 4.579 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 146 gehiago atzotik. Azken orduetan 6 pertsona hil dira koronabirusak jota. Guztira 354 pertsona dira hildakoak, horietatik 271 ospitalean eta 83 ospitaletik kanpo. Gainerakoan, 437 paziente daude ospitalean, atzo baino 23 gutiago. Horietatik 285 ospitaleko solairuan daude, 56 ZIUn eta 96 etxeko ospitalizazioan. Epidemia hasi zenetik, 1.100 pertsonek hartu dute ospitaleko alta eta 954k alta epidemiologikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun