Osasunbideak gaur argitaratu dituen datuen arabera, azkeneko 24 orduotan ez da bertze positiborik erregistratu estatistika ofizialetan. Atzo bezala, lau osasun eremuen artean 63 positibo aktibo daude erregistratuak: Elizondon 39, Donezteben 15, Leitzan 2 eta Lesakan 7. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, konparaziora, laborategi pribatuek zahar etxe edo egoitzetan egindako testen emaitzak edota norberak mutuaren batean egindako testen emaitzak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.