COVID-19: Azken datuak

Nafarroan bederatzi hildako gehiago eta bertze 102 positibo Osasunbideko datuen arabera

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 16a, 13:31

Datuen eguneraketa: apirilak 16, 11:30ean   |   Osasunbideak gaur publiko egin dituen datuen arabera, azken orduetan bertze 102 positibo baieztatu dituzte Nafarroan eta, guztira, 4.348 dira hasieratik erregistratu dituztenak. Hildakoen kopurua bertze 9 heriotzetan emendatu da eta, hartara, datu absolutua 261era igo da. Bertzalde, sendatu direnak 845 dira oraingoz, horietatik 37 azken egunean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun