Laboratorio pribatuen bitartez egindako testak ez dira sartzen datu ofizialetan, bakarrik Osasunbideak berak egindako testak erregistratzen dira Osasunbideko estatistika ofizialetan. Horregatik ez datoz bat Osasunbideko datuak eta Elizondoko zahar etxekoak. Hartara, apirilaren 14ko 20:00etan zeuden datuak bilduz Osasunbideak gaur argitaratu duen prentsa-oharrean, Elizondon 39 positibo daude ofizialki, herenegun baino bat gehiago; Donezteben 15, herenegun bezala; Leitzan 2 (martxoaren 29az geroztik berdin) eta Lesakan 7 (apirilaren 2az geroztik berdin). Lau osasun eremuen artean 63 positibo aktibo daude erregistratuak, herenegun baino 1 gehiago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.