Datuen eguneraketa: apirilak 15, 11:30ean | Osasunbideak gaur publiko egin dituen datuen arabera, erregistratuta zeuden 4.246 gaixotuetatik 808k hartu dute sendagiria eta bertze 96 positibo sartu dituzten estatistika datuetan. Hildakoei dagokionez, hiru heriotza gehiago kontabilizatu dituzte, hilabete honetan heriotza gutien izan duen eguna oraingoz. Epidemia hasi zenetik, 1.731 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Foru Erkidegoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.