COVID-19: Azken datuak

Osasun agintarien arabera 65 positibo daude eskualdean, horietatik 40 Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 13a, 16:16

Baztango karriketan bolo-bolo nabarmen kopuru altuagoak dabiltzan arren, osasun agintarien arabera apirilaren 12ko 20:00etan Elizondon 40 positibo zeuden ofizialki, herenegun baino bat gehiago. Gainerako osasun eremuetan ez da bertze positiborik erregistratu. Horrela, Donezteben 16 positibo erregistratu dituzte hasieratik, Elizondon 40 (bezperan baino 1 gehiago), Leitzan 2 (martxoaren 29az geroztik berdin) eta Lesakan 7 (apirilaren 2az geroztik berdin).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun