COVID-19: Azken datuak

Nafarroan zazpi hildako gehiago, eta bertze 123 positibo

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 13a, 13:14
Azken egunotan Nafarroako Suhiltzaileak ari dira desinfekzio lanak egiten hainbat zahar etxetan.

Datuen eguneraketa: apirilak 13, 11:30ean   |   Astelehen honetako datuen arabera, koronabirusak bertze zazpi heriotza ekarri ditu eta, beraz, pandemia hasi zenetik kopurua 239ra igo da. Bertzalde, erregistratutako positiboak 4.092 dira, atzo baino 123 gehiago. Alabaina, ZIUn ez dute bertze gaixorik ospitaleratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun