COVID-19: Azken datuak

Elizondon bertze 4 positibo eta Donezteben bertze 2, gainerako eremuetan berdin

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 12a, 13:41

Goraka doa Elizondoko osasun eremuan erregistratu dituzten Covid-19 positiboen kopurua. Apirilaren 11ko 20:00etan zeuden datu ofizialen arabera, 64 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean, bezperan baino 6 gehiago: Donezteben 16 positibo (2 gehiago), Elizondon 39 (bezperan baino 4 gehiago) eta aspaldixko bezala Leitzan 2 eta Lesakan 7.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun