COVID-19: Azken datuak

Nafarroan koronabirusak hildako 5 pertsona gehiago eta bertze 152 positibo

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 12a, 13:13

Datuen eguneraketa: apirilak 12, 11:30ean   |   Nafarroan dagoeneko 3.969 positibo erregistratu dira Covid-19 birusaren probetan, 152 azken 24 orduotan. Alabaina, hasieratik ospitaleratutako pertsonen erdiek baino gehiagok hartu dute dagoeneko ospitaleko alta. Hildakoei dagokionez, guztira 232 pertsona hil dira, 5 azkeneko orduetan. Gogoan izan behar da herenegun 9 hildako izan zirela. Aldatu ez dena ZIUn ospitaleratu behar izan dituzten paziente larrien kopurua da, 124 pertsona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun