COVID-19: Azken datuak

Elizondon 35era igo da positiboen kopurua, bezperan baino bat gehiago, gainerako eremuetan berdin

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 11a, 13:50

Bertze positibo bat gehiago erregistratu dute Elizondoko osasun eremuan. Apirilaren 10eko 20:00etan zeuden datu ofizialen arabera, 58 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean, bezperan baino 1 gehiago: Donezteben 14 positibo (bezperan bezala), Elizondon 35 (bezperan baino 1 gehiago) eta aspaldixko bezala Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun