COVID-19: Azken datuak

Nafarroan atzo bertze 69 positibo eta 9 heriotza gehiago erregistratu zituzten

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 11a, 12:28

Datuen eguneraketa: apirilak 11, 11:30ean   |   Atzo 81 alta erregistratu zituzten ospitale-alta eta alta epidemiologikoen artean, eta ospitaleratutako pertsonen kopuruak ere behera egiten segitzen du; atzo 21 bakarrik. Ospitaleratutako pazienteen kopuru osotik, 377 pertsona daude solairuan, eta 75 zainketa intentsiboetako unitateetan. Etxeko ospitalizazioari dagokionez, 112 pertsona artatzen ari dira gaur egun laguntza-modalitate horretan. Gaur egun, 2.987 kasu daude aktibo Nafarroan, eta kopuru horrek ez ditu kontuan hartzen hildakoak eta gaixotasuna gainditu dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun