COVID-19: Azken datuak

Elizondon 34ra igo da positiboen kopurua, gainerako eremuetan berdin

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 10a, 13:46

Goraka segitzen du Elizondoko osasun eremuan erregistratu dituzte positiboen kopuruak. Apirilaren 9ko 20:00etan zeuden datu ofizialen arabera, 5 positibo berri erregistratu dituzte Elizondon. Osasunbideak ez du zehazten positibo horietatik zenbat diren Elizondoko adinekoen egoitzetan erregistratu direnak. Horrela, atzo 57 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean, bezperan baino 5 gehiago: Donezteben 14 positibo (bezperan bezala), Elizondon 34 (bezperan baino 5 gehiago) eta aspaldixko bezala Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun