COVID-19: Azken datuak

Koronabirusa Nafarroan agertu zenetik, inoiz baino alta gehiago eman zituzten atzo

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 10a, 13:15

Datuen eguneraketa: apirilak 10, 11:30ean   |   Pandemia Nafarroara iritsi zenetik eta erregistratutako gaixoen kopuruari dagokionez, atzo 98 gaixori eman zieten sendagiria. Orain arteko alta kopururik handiena da egun bakarrean. Dagoeneko 560 dira sendatutakoak. Gainerakoan, lau hildako berri erregistratu dituzte, eta horiekin 218ra igo da kopuru ofiziala Nafarroan. Proba egitean positibo eman dutenen kopurua 3.748koa da, aurreko egunean baino 173 gehiago. Egun hauetan Zainketa Intentsiboen Unitatetik pasatu direnen kopurua ez da handitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun