COVID-19: Azken datuak

Eskualde osokoak kontatuta, oraingoz 39 dira sendabidean segitzen duten gaixoak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 7a, 15:28

Apirilaren 6eko datu ofizialen arabera, jautsi egin da sendabidean dauden positibo erregistratuen kopurua. Hori gertatzeko bi aukera daude: positibo emandako pertsona sendatu dela edo bertzenaz hil egin dela. Kasu honetan ezin izan dugu baieztatu zer gertatu den. Dena dela, atzo 20:00etan 39 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean, bezperan baino 2 gutiago: Donezteben 14 (bezperan bezala), Elizondon 16 (bezperan baino 2 gutiago), Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun