COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 202 pertsona hil dira dagoeneko koronabirusak jota, baina infektatu berrien kopurua beheraka doa

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 7a, 12:34

Koronabirusen analisia egiten Nafarroako Ospitaldunearen laborategian

Datuen eguneraketa: apirilak 7, 11:30ean   |   Koronabirus-izurritearen ondorioz bertze 15 pertsona hil dira Nafarroan azken 24 orduetan eta 202ra igo da hildakoen kopurua. Covid-19aren testa egin dutenen artean, 3.355i eman die positibo, bezperan baino 124 pertsona gehiagori. Oraingoz, testa egin eta kutsatu berrietan zegoen beheranzko joerari eutsi egiten zaio. Azkenik, Nafarroan positibo eman dutenetatik 421ek gainditu dute gaixotasuna eta senda-agiria eman diete, horietatik 41i azken egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun