COVID-19: Azken datuak

Donezteben bertze positibo bat baieztatu dute, eskualde osoan 41 dira dagoeneko erregistratuak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 6a, 16:38

Apirilaren 5eko datu ofizialen arabera, gora egin du erregistratutako positiboen kopuruak Donezteben. Gainerako 3 osasun eremuetan ez da bertze kutsaturik erregistratu. Hartara, atzo 20:00etan 41 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean: Donezteben 14 (bezperan baino bat gehiago), Elizondon 18, Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun