COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 3.231ra igo da erregistratutako positiboen kopurua, bertze 158 kutsatu eta 9 hildako gehiago azken egunean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 6a, 12:58

18.000 test egiteko materiala iritsi da Nafarroara.

Datuen eguneraketa: apirilak 6, 11:30ean   |   Koronabirusak jota, azken orduetan 9 pertsona hil dira Nafarroan. Pandemia hasi zenetik, 187k galdu dute bizia gaixotasun horren ondorioz. Covid-19aren testa egin dutenen artean, 3.231ri eman die positibo, bezperan baino 158 pertsona gehiagori, eta, beraz, egonkortasunari eutsi zaio. Orain arte, 124 dira ZIUn sartu dituztenak. Txanponaren beste aurpegia da 380 lagunek alta hartu dutela jada Nafarroan, 46 azken egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun