COVID-19: Azken datuak

Azkeneko 24 orduotan bertze 8 positibo erregistratu dituzte Elizondon, 40 eskualde osokoak kontatuta

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 5a, 13:10

Apirilaren 4ko datu ofizialen arabera, gora egin du erregistratutako positiboen kopuruak Elizondon. Gainerako 3 osasun eremuetan ez da bertze kutsaturik erregistratu. Hartara, atzo 20:00etan 40 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean: Donezteben 13, Elizondon 18, Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun