COVID-19: Azken datuak

Oraingoz 3.073 positibo erregistratu dituzte Nafarroan, bertze 101 kutsatu eta 7 hildako gehiago azken egunean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 5a, 12:34
Koronabirusaren testa oinarrizko lanbideetako langileei egiten diete, sintomatologia dutenean.

Datuen eguneraketa: apirilak 4, 11:30ean   |   Kutsatzeak moteltzeko joera nabaritzen hasi  da erregistratutako kopuruetan. Azken 24 orduotan bertze 101 positibo eta 7 heriotza gehiago erregistratu dira Nafarroan. Orain arte 3.073 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proban. Guztira 1.399 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 123 ZIUn daude edo egon dira. Bertzalde, sendatu eta alta hartu dutenak 334 dira, horietatik 23 azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun