Azkeneko datu eguneraketaren arabera, eskualdeko 4 osasun eremuetan ez da bertze positiborik erregistratu. Osasun kontseilari Santos Indurainek adierazi duenez, gaitza «egonkortzeko fase» batean sartua da Nafarroa. Izan ere, herrialdean kasu berrien kopurua orain arteko baxuena izan da azken orduetan. Eskualdeari dagokionez, bezperan bezala atzo 20:00etan 32 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean: Donezteben 13, Elizondon 10, Leitzan 2 eta Lesakan 7.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.