COVID-19: Azken datuak

Bertze hogei hildako Nafarroan koronabirusak jota; dagoeneko 171 hildako eta 2.972 kutsatu

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 4a, 12:45
Anbulantzia Nafarroako Ospitalgunean

Datuen eguneraketa: apirilak 4, 11:30ean   |   Azken 24 orduotan bertze 136 positibo eta 20 heriotza gehiago erregistratu dira Nafarroan. Orain arte 2.972 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proban. Guztira 1.341 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 120 ZIUn daude edo egon dira. Bertzalde, sendatu eta alta hartu dutenak 311 dira, horietatik 17 azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun