COVID-19: Azken datuak

32 kasu positibo erregistratuak eskualdean, atzo baino bat gehiago

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 3a, 13:17

Azkeneko 24 orduotan positibo berri bat baieztatu dute Lesakako osasun eremuan. Hartara, atzo 20:00etan 32 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Donezteben 13, Elizondon 10, Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun