COVID-19: Azken datuak

Dagoeneko Nafarroan 2.836 positibo erregistratu dituzte, eta azken egunean 10 hildako gehiago

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 3a, 12:48

Anbulantzia bat Nafarroako Ospitalgunearen atarian

Datuen eguneraketa: apirilak 3, 11:30ean   |   Azken 24 orduotan 154 positibo berri eta 10 heriotza gehiago erregistratu dira Nafarroan. Orain arte 2.836 pertsonek eman dute positibo koronabirus proban. Guztira 1.284 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 119 ZIUn daude edo egon dira. Bertzalde, sendatu eta alta hartu dutenak 294 dira, horietatik 16 azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun