Osasunbideko agintariek ez dute Lesakako osasun eremuko datu ofizialik eman oraindik. Berrogeialdian dauden hainbat kasu badaude Bortzirietan, baina Osasunbideak mutu segitzen du. Gainerako eremuetan, 25 kutsatu antzeman dituzte oraingoz, lehendik zeudenak baino 2 gehiago. Atzo 20:00etan, Doneztebeko osasun eremuan 13 gaixotu zeuden, bezperan baino 1 gehiago; Elizondoko osasun eremuan 10, bezperan baino 1 gehiago, eta Leitzako osasun eremuan, aldiz, 2 zeuden erregistratuak, lehen bezala.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.