COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 17 hildako gehiago erregistratu dira eta positibo kopuruak gora egin du nabarmen

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 1a, 12:49

Datuen eguneraketa: apirilak 1, 11:30ean   |   Kolpean eten da positibo kasu berrien kopuruan zegoen beheranzko joera. Izan ere, azken 24 orduotan bertze 192 positibo erregistratu dira. Orain arte 2.497 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proban. Guztira 1.120 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 104 ZIUn daude. Bertzalde, berrogeialdia pasatu eta alta hartu dutenak 236 dira, horietatik 44 azkeneko 24 orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun