Datu eta informazio ofizialei dagokionez, Lesakako osasun eremua ilunpean gelditu da. Bortzirietan berrogeialdian dauden hainbat kasu izan arren, Osasunbideko agintariek ez dute oraindik eremu horretako datu ofizialik eman. Gainerako eremuetan, herenegun 20:00etan zeuden kopuru berberak daude 24 ordu beranduago: Doneztebeko osasun eremuan 12 kasu daude erregistratuak, Elizondoko osasun eremun 9 eta Leitzako osasun eremuan 2.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.