COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 11 hildako gehiago erregistratu dira, eta positibo kasuen kopuruan zegoen beheranzko joera eten da

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 31a, 12:31

Covid-19 birusaren testa egiten.

Datuen eguneraketa: martxoak 31, 11:30ean   |   Azkeneko datuen arabera, eten egin da aurreko lau egunetan erregistratutako positiboen kopuruan zegoen beheranzko joera. Orain arte 2.305 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proban, 159 gehiagok azken egunean. Guztira 1.035 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 99 ZIUn daude. Bertzalde, berrogeialdia pasatu eta alta hartu dutenak 192 dira, betiere azken datu ofizialen arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun