COVID-19: Azken datuak

Azken datuen arabera 21 kasu positibo daude eskualdean, atzo baino 5 gehiago

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 29a, 14:01

Kutsatutakoen kopuruak goraka segitzen du eskualdean ere; dagoeneko 21 kutsatu antzeman dituzte detekzio probetan, atzo baino 5 kasu gehiago. Atzo 20:00etan zeuden datuen arabera, Doneztebeko osasun eremuan 11 kasu daude, bezperan baino 1 gehiago. Elizondoko osasun eremun 9 kasu daude, bezperan baino 3 gehiago. Leitzako osasun eremuan kasu bakarra dago erregistratua Osasun Departamentuaren arabera. Harrigarria bada ere, Lesakako osasun eremuari buruzko datu ofizialik ez du oraindik eman Osasunbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun