COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 2.011 koronabirus kasu baieztatu dituzte eta hildakoen kopurua 84ra igo da

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 29a, 13:26

Ospitaleko erizaina eskuak garbitzen. eskuak maiz garbitzea arras garratzitsua da Covid-19 birusarekin ez kutsatzeko.

Datuen eguneraketa: martxoak 29, 11:30ean  |  Orain arte, 2.011 pertsonek eman dute positibo koronabirus proban, 182 gehiagok azken egunean. Guztira 896 pertsona ospitaleratu dituzte, eta horietatik 90 ZIUn daude. Txanponaren bertze aldea da 125k hartu dutela alta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun