COVID-19: Azken datuak

Gure eskualdean 10 positibo baieztatu ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 18:10

Lehenbiziko aldiz, Oinarrizko Osasun Eremuka banatuta datuak eman ditu Nafarroako Gobernuak. Horren arabera, Doneztebeko Osasun Zentroan koronabirusean positibo eman duten sei kasu detektatu dituzte eta Elizondoko Osasun Zentroan lau.

Asteazkenean, 20:00etan, bildutako datuak dira Osasun Departamentuak eskualdeka eman dituenak. Ofizialki Doneztebe eta Elizondoko osasun zentroetan baieztatu dituzte positiboak, baina jakina da, eskualde horietatik kanpo ere badirela kasuak, bertzeak bertze, Areson, Beran eta Goizuetan positibo eman dutenak badira.

Oinarrizko Osasun Eremua Baieztatutako kasuak Mila biztanleko kasu kopurua
Doneztebe 6 1,34
Elizondo 4 0,57
Lesaka    
Leitza    

Nafarroan, berriz, Osasun Departamentuaren azken datuen arabera, Nafarroan dagoeneko 49 lagun hil ditu koronabirusak. Guztira 1.411 positibo daude horietatik 649 ospitaleratuak daude. Ospitaleratutako horietatik 54 ZIUn edo Zainketa Intentsiboko Unitatean daude. 35 lagunek jaso dute alta eta 762 dira etxeko zaintzapean daudenak. Koronabirusak 49 lagun hil ditu dagoeneko Nafarroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun