Koronabirusa

Nafarroan kasu larrienei bakarrik eginen diete koronabirusaren proba

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 15a, 18:00

Protokoloa aldatu dute Nafarroan. Hemendik aitzinera, ospitalean dauden gaixoei eta osasun arloko langileei —edo funtzio publikoko langileei: suhiltzaile, polizia...— soilik eginen dizkiete probak. Sintomaren bat duten herritarrek —eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak…— etxean geldituko dira, bakartuta, hamalau bat egunez. Familia medikuaren diagnostikoa aski izanen da horretarako, eta hark eginen dio segimendua gaixoari. Kontsultak egiteko telefono honetara deitu behar da: 948 29 02 90. Kasua larria bada, orduan 112ra deitu.

Nafarroako Gobernuaren neurriak Koronabirusari aurre egiteko (2020/03/14)

  • Kirol instalazioak ixtea, bai eta tabernak, ostalaritzako establezimenduak, zineak, antzokiak eta bestelako kultur eta aisia guneak ere.

  • Txikizkako merkataritzan, elikagai-establezimenduen eta premiazko produktuen jarduera bermatzea: fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, okindegiak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak, kioskoak, etab.

  • Egintza kolektiboak etetea. Kultu-lekuetan eta zeremonia zibil eta erlijiosoetan, edukiera heren bat baino ez da izanen, eta hiletetarako gehienez ere 25 pertsona izanen dira.

  • Bisita-murrizketak ospitaleetan eta adineko pertsonen eta ezgaitasunen bat dutenen zentroetan, bereziki ahulak diren taldeak babesteko.

  • Hezkuntza eta prestakuntza jarduera presentzialak etetea.

  • Jendearentzat ixtea bulego judizialak eta beste bulego publiko batzuk: liburutegiak, museoak, ikasleen egoitzak, etab.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun