Krisialdiak biderkatu ditu 112 larrialdi zerbitzuan jasotzen ari diren deiak. Arreta ez saturatzeko, Nafarroan 948 290 290 telefono zenbakia finkatu du Osasunbideak, kezka eta zalantza orokorrak argitzeko.
Koronabirusa izan dezaketen pertsonek, sintomak dituztelako, osasun etxera edota ospitalera joan baino lehen, 112 telefono zenbakira deitu behar dute arreta eskatzeko. Arrisku lurraldetan izandakoek edo Covid-19 birusarekin kutsatutako bertze pertsonaren batekin egondakoek erabili behar dute 112 telefono zenbakia.
Bertze gisako zalantzak eta kezkak argitzeko dagoen 948 290 290 telefono zenbakiaz gain https://coronavirus.navarra.es/eu/ web gunea zabaldu du Nafarroako Gobernuak informazio, datu eta gomendio guztiekin.
Lapurdin bizi diren herritarrek, aldiz, 0 800 130 000 doaneko telefonora deitu behar dute argibideak eskatzeko edo https://www.gouvernement.fr/info-coronavirus web gunea kontsultatu.