N-121-A errepidea autobide bihurtzea nahi dute garraiolariek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 16:00

TRADISNA eta ANET garraiolarien elkarteek eta CEN Nafarroako enpresarien Konfederazioak ez dute egokia ikusten Iruñea eta Behobia lotzen dituen bidea 2+1 errepide mota bihurtzea eta arazoaren «benetako soluzioa» autobidea bihurtzea dela adierazi dute. Aldi berean, eskualdeko udalek egindako eskariaren kontra, A-15 errepidetik desbideratzeko aukerari ezezko argia erran diote eta desbideratzea erabakiko balitz, epaitegietara joko dutela eta kalte-ordainak eskatuko dituztela azaldu dute. 

Eskualdeko garraio-enpresa batzuk TRADISNA eta ANETeko bazkide dira. ANETen kasuan, Baztanesa Baztango autobus enpresa eta Transibardin Alkaiagako garraio-enpresa bazkideak dira. TRADISNAk ere badu eskualdeko ordezkaritza. Iñaki Goñi Otxandorena zuzendaritza batzordeko kidea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun