N-121-A errepidean kamioien trafikoa murrizteko eskaeraren harira, 1.000 sinaduratik goiti bildu ditu jada Manzano-Altuna familiak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 09:30
N-121-A errepidean «Kamioiak murrizteko» eskaera babestuz 1.000 sinaduratik goiti bildu ditu Manzano-Altuna familiak. Argazkia: Diario de Noticias.

Hau idazterakoan 1.145 lagunek sinatua zuten Manzano-Altuna familiaren eskaera

Egun gutxitan babes handia jaso du kamioien trafikoa matrikularen arabera mugatzeko eskaerak. Bortz egunetan 1.145 lagunek sinatu dute. Gehiago ere bada. Herritar anitzek babesa adierazteko mezuak utzi dizkiete. Tartean, Olagueko herritar batek kamioiak murrizteko egiten ari diren guztia eskertu nahi izan die.  

Hilabete pasatxo da Mikel Manzano Altunak Olaguen izandako auto-istripuan bizia galdu zuenetik. Manzano-Altuna familiak N-121-A errepidean «kamioiak murrizteko» eskaera egina du eta Osoigo.com plataformaren bidez laguntza eskatua du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun