N-121-A errepidean «kamioien trafikoa erdira murriztea» eskatuz sinadura bilketa abiatu du Manzano-Altuna familiak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 11a, 17:33
Mikel Manzano, Naiara Manzano eta Arantxa Altuna, urtarrilaren 11ko istripuan zendu zen Mikel Manzano Altunaren aita, arreba eta ama. Argazkia: Diario de Noticias

Joan den urtarrilaren 11n Olaguen gertatutako auto-istripuan zendu zen Mikel Manzano Altunaren senideek Osoigo.com plataforma digitalaren bitartez babesa eskatu dute. Epe laburrean kamioien trafikoa erdira murriztea eskatzen dute eta horretarako bi tuneletan obrak egin ziren garaian bezala, ibilgailu astunen trafikoa matrikularen arabera mugatzea egoki ikusten dute.

Argi dute errepide hori ez dagoela nazioarteko garraioarentzako prestatua. «Mikel eta Xabier bezala hildako gehiago izan ez dadin», presioa egiteko eskatu diete Nafarroako herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun