Aurrera erraz nagusitu zaio Doneztebe B-ri Nafarroako Erregionaleko derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 2a, 08:30
Garaipen garbia lortu zuen Aurrera futbol taldeak Donezteben jokatutako derbian.

Bertze talde nagusien artean, Beti Gazteko mutilek etxean eta Gure Txokoak kanpoan bakarrik lortu dute irabaztea

Asteburuko kirol jardunaldiak Nafarroako erregionaleko futbol derbia ekarri zuen Donezteben. Leitzako Aurrera erraz nagusitu zitzaion Doneztebe B-ri, 1-5. Bertze talde nagusien artean, Beti Gazteko talde nagusiak garaipena lortu zuen eta laugarren postuan dago Gipuzkoako Ohorezko mailan. Gure Txokoak, aspaldiko partez, garaipena lortu zuen, maila mantentzeko borrokan segitzeko. Doneztebeko talde nagusiak eta Beti Gazteko emakumeek berdindu egin zuten eta hirugarren mailako Baztan futbol taldeak galdu. Areto-futbolean, garaipena Aurrerarentzat eta porrota Gure Txokoarentzat. Errugbian, Sarako Izarra Rugby Taldeak irabazi egin du.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CA Cirbonero 1 – Baztan 0

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Touring 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Urnieta 1 - Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaolaren golak)

Nafarroako Preferenten

  • CDF Itaroa Huarte B 0 – Doneztebe 0

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 1 (Diego Armando Rojas) – Aurrera 5 (Oinatz Mariezkurrena, Mañel Woischwill, Joanes Lasarte, Iñaki San Miguel eta Jon Iparragirre) leitzarrak erraz nagusitu ziren derbian.

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • Beti Kozkor - CD Baztan, abenduaren 6an, ortziralean 11:00etan jokatuko dute Lekunberriko Plazaolan.

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Beti Gazte 1 (Idoia Garde) – Hondarribia 1

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Mariño 1 - Beti Gazte 3

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 6 – Behobia 2

Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • CD Amigó – Doneztebe, gibeleratua, abenduaren 5ean jokatuko dute Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

  • CF Beriain 0 – Baztan 4 (Dio Vides, Imanol Zokok 2 eta Mikel Ariztia)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte 8 (Asier Tabernak 5, Jontxu Urrosolo, Julen Urdangarin eta Orti Arotzena) – Dunboa Eguzki 4
  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Baztan 1 – Gazte Berriak Antsoain 3

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Aurrera 8 (Ekaitz Mutuberriak 3, Egoitz Baraibarrek 2, Ibai Sagastibeltza, Jon Mikel eta beraien atean) – Beti Kozkor B 4
  • Doneztebe A 0 – UD Mutilvera B 3
  • CD Valle de Egues B 1 - Doneztebe B 4 (Ugaitz Aldabek 2 eta Xuban Erbitik 2)

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Beti Gazte 1 (Yassine Ez Zennouny) – San Marcial 3
  • Landetxa 0 - Gure Txokoa 3 (Unai Etxeberriak 2 eta Jokin Irazoki)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Baztan 1 – CD Ardoi 8
  • CAD Irabia 2 - CD Baztan B 6
  • Doneztebe 3 (Oier Erkizia, Nerea Agesta eta Urki Ariztegi) – Berriozar B 1

Futbol-8, neska infantilak

  • Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi) – CD Amigó A 4
  • Berriozar A – Baztan

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Aurrera 4 – Pizzeria B17 2
  • SD Euskalduna 5 - Xuga Gure Txokoa 1

Nafarroako mutiko infantilak

  • CD El Redin B 2 - Aurrera A 7
  • Aurrera B 3 – CD El Redin A 3

Nafarroako mutiko alebinak

  • CD El Redin A 7 – Aurrera 5

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

  • Blak Queen CD Huerto 21 - Toki Ona Bortziriak K 55
  • Liceo Monjardin Y 52 - Toki Ona Bortziriak Z 25

Kadete mutikoak

  • CB Oncineda SK 68 - Toki Ona Bortziriak 18

Aurreinfantil neskak

  • Noain 48 - Toki Ona Bortziriak 27

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 17 – La Unica RT A 7

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

  • BRT Menditarrak atsedena.

Sub-18

  • Txingudi/BRT Menditarrak 0 – Hernani CRE/Atletico SS 61

Sub-16

  • BRT Menditarrak/Txingudi 12 – Atletico SS/Hernani CRE  34

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun