BRT Menditarrak errugbi taldea, Erreka eskubaloi taldea eta Beti Gazteko emakumeen futbol taldea lider jarri dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 25a, 08:45
Beti Gazteko emakumeek lidergoa lortu dute lehen faseko azken jardunaldian eta igoera fasea jokatuko dute.

Gizonezkoen futbol talde nagusien artean Beti Gaztek eta Doneztebek bakarrik irabazi dute

 

Kirol jardunaldi emankorra izan da eskualdeko taldeentzat, kirol ezberdinetan gainera. Errugbian, Menditarrak BRT taldeak lidergoari eutsi zion Lekarozen larunbatean jokatutako partida irabazi ondotik. Eskubaloian ere, lider jarri da Erreka taldea, lehenbizikoa zegoen BR Iruña taldearen etxean garaipen handi eta garbia lortu ondotik. Beti Gazteko emakumeen taldeak ere lider bukatu du lehenbiziko fasea. Partidarik galdu ez zuen Mariño taldea izan zuen bisitari igandean Mastegin eta 4-0 irabazi zion Irungo taldeari. Gizonezkoen futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek eta Doneztebek bakarrik lortu zituzten goitiko postuei begira jartzeko aukera ematen dieten garaipenak. Baztanek, Gure Txokoak, Aurrerak eta Doneztebe Bk galdu egin zuten. Areto-futbolean ere galdu egin zuten Aurrerak eta Gure Txokoak.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Beti Kozkor 2 – Baztan 1 (Jabier Urrutia)

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Aretxabaleta 1 - Beti Gazte 3 (Ander Ordoki, Urki Txoperena eta Jon Ubiria)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 0 – Kostkas KE 3

Nafarroako Preferenten

  • Doneztebe 3 (Xabi Erasun, Iñigo Zubiri eta Irail Zestau) – CD Etxarri Aranatz 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Gazte Berriak Ansoain 5 – Doneztebe B 3 (Jon Mikelarenak 2 eta Javier Saldias)
  • Aurrera 1 (Jon Perurena) – CD Amaya 2

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • CD Baztan atsedena.

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Beti Gazte 4 (Rakel Lasagak 2 eta Idoia Gardek 2) – Mariño 0.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Mattin Lekuona eta Igor Rodriguez) – Santo Tomas Lizeoa 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 6 (Alexander Alzugurenek 3, Asier Telletxeak 2 eta Urko Telletxea) – Mariño 0

Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Doneztebe 2 (Aimar Leatxe eta Unai San Miguel) – CD Lezkairu 1

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

  • Baztan 3 (A Telletxea, Ugitz eta bere atean) – UCD Burlades 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Behobia 4 - Beti Gazte 2 (Asier Tabernaren golak)
  • Real Union 1 - Gure Txokoa 0

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Ardoi 4 - CD Baztan 1

Nafarroako kadeteen bigarren mailan 

  • Berriozar CF 2 – Aurrera 3 (Jon Mikel, Egoitz Baraibar eta Ekaitz Mutuberria)
  • Doneztebe A 3 (David Mitxeo, Mikel Babaze eta Unai Montiel) – CD Valle de Egues C 2
  • CD Kirol Sport A 10 - Doneztebe B 1 (Ugaitz Aldabe)

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Mariño 5 - Beti Gazte 3
  • Gure Txokoa 5 (Jokin Irazokik 2, Peio Martikorena, Andoni Latorre eta Ion Errandonea) – Hondarribia A 1

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Amigó 5 - CD Baztan 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan B 1 – Gazte Berriak Ansoain 2
  • Doneztebe 7 (Izei Astibiak 3, Iraitz Zelaietak 2, Zaira Bendoiro eta Nerea Agesta) – CD Itaroa Huarte 3

Futbol-8, neska infantilak

  • Beti Gazte 3 (Laida Taberna, Elixabet Tapia eta Leire Ariztegi) – Berriozar A 3
  • Baztan atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Lauburu Berazubi fisioterapia 11 – Aurrera 3
  • Xuga Gure Txokoa 2 – Eguzki Clinica Dental Aldaz 5

Nafarroako mutiko infantilak

  • Aurrera A 2  – AD San Juan B 2
  • AD San Juan A 8 - Aurrera B 0

Nafarroako mutiko alebinak

  • Aurrera 6 – CFS Ribera de Navarra A 8

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

  • BM Iruña 18 – Erreka 27

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT 33 – Ademar UR 17

Neska jubenilak

  • BM Loyola 32 - Baztango BKT 17

Kadete neskak

  • Beti Onak 29 – Erreka 35
  • Baztango BKT – BM Loyola B

Kadete mutilak

  • Beti Onak 37 – Erreka, 27

Infantil neskak

  • Erreka 15 – Loyola A 13
  • Baztango BKT A 16 – Malkaitz C 29

Alebinak neskak

  • BM Loyola B 7 - Baztango BKT A 9
  • Cantolagua 4 - Baztango BKT B 12
  • Baztango BKT C 8 – Malkaitz 8

Aurrealebinak neskak

  • BM Loyola C 12 - Baztango BKT 6

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

  • Toki Ona Bortziriak K 84 – Noain Blanco 54
  • Toki Ona Bortziriak Z atsedena.

Kadete mutikoak

  • Toki Ona Bortziriak 26 – Teresianas 89

Aurreinfantil neskak

  • Toki Ona Bortziriak atsedena.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Sarako Izarra RT atsedena.

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 18 – Uni Bilbao Ryugby B 12

Sub-18 

  • Babyauto Zarautz Beltzak RT 40 - Txingudi/BRT Menditarrak 0

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun