Futbol derbian berdindu egin dute Doneztebe eta Baztango jubenilek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urr. 14a, 08:56
Beti Gazteko kadeteek dozena bat gol sartu zuten Irunen.

Futbol talde nagusien artean, gizonezko guztiek galdu egin dute eta emakumeek irabazi

Asteburuko kirol jardunaldian futbol derbia berdindu dute Doneztebe eta Baztango jubenilek. Talde nagusiei dagokienez, Doneztebeko bi taldeek eta Aurrerak atseden zuten. Gainerakoan, gizonezkoen taldeek, Baztanek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak galdu egin dute eta emakumeek, Beti Gaztek eta Baztanek, irabazi. Lesakarrek zortzi gol egin zituzten gainera. Beti Gazteko kadeteek ere dozena bat gol sartu zuten Irunen. Areto-futbolean garaipena lortu dute Aurrerak eta Gure Txokoak, beratarrek denboraldiko lehenbizikoa. Eskubaloian, irabazi egin du Errekako talde nagusiak eta galdu BKTkoak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Beti Onak 3 – Baztan 1 (Javier Urrutia)

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Urola 1

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Gure Txokoa 1 (Eloy Garcia) – Dunboa Eguzki 3

 

Nafarroako emakumezkoen liga

UCD Burladés 0 - CD Baztan 1 (Nerea Salaburu)

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Beti Gazte 8 – Trintxerpe 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Pasaia 0 - Beti Gazte 2 (Jon Zabala eta Mattin Lekuona)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Behobia 1 - Gure Txokoa 4 (Aimar Lekuona, Unai Etxegarai, Alexander Alzuguren eta Jon Etxalar)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe 2 (Enaitz Iriarte eta Unai San Miguel) - CD Baztan 2 (Unai Goñi eta Julian Urrutia), derbia berdinketan bukatu zuten larunbat eguerdian Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki 0 - Beti Gazte 12 (Asier Tabernak 6, Aitor Pagadizabalek 2, Markel Erkizia, Eñaut Laka, Julen Taberna eta Orti Arotzena)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Baztan 0 – AD San Juan 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

SD Alsasua A 3 – Aurrera 2 (Egoitz Baraibar eta Ekaitz Mutuberria)

JD San Jorge D 0 - Doneztebe B 3 (Ugaitz Erbitik 2 eta Jokin Arozena)

Doneztebe A 5 (Oier Apezetxeak 2, Mikel Babazek 2 eta Pello Sein) – CD Lagun Artea 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Ardoi 10 - CD Baztan 1

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Baztan 6 – CAD Irabia 2

Berriozar B 3 – Doneztebe 1 (Izei Astibia)

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

Mondrate 4- Xuga Gure Txokoa 5

Aurrera 5  – Eguzki Clinica Dental Aldaz 3

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

Anaitazarra 18 – Erreka 30

 

Emakume seniorrak ligan

Baztango BKT 18 – Universidad de Navarra 23

 

Neska jubenilak

Baztango BKT 13 – Lagunak 33

 

Kadete neskak

Baztango BKT – Helvetia Anaitasuna B

Loyola 35– Erreka 12

 

Kadete mutilak

Erreka atsedena.

 

Infantil neskak

Lagunak B 14 – Erreka 28

Baztango BKT A – Helvetia Anaitasuna A

Beti Onak Atarrabia - Baztango BKT B

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun