Beti Gazteko futbol talde nagusiak etxean galduz hasi du denboraldia

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 16a, 07:16

Beti Gazteko futbol talde nagusiak aurpegi berri aunitz ditu aurten, tartean Joseba Roteta entrenatzailea.

Baztanek eta Gure Txokoak ere galdu egin dute, Doneztebeko bi taldeek, Aurrerak eta Baztango emakumeek irabazi

Asteburuan estreineko jardunaldia jokatu dute eskualdeko futbol talde gehienek eta denetatik izan da emaitzei dagokienez. Beti Gazteko talde nagusiak galdu egin zuen etxean eta Baztanek (laugarren partidan) eta Gure Txokoak ere galdu etxetik kanpo. Doneztebeko bi taldeek, Aurrerak eta Baztango emakumeek, aldiz, irabazi egin dute.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Cortes 4 – Baztan 0

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Patxi Martinezen golak) – Hernani 3

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Oiartzun 3 - Gure Txokoa 1 (Aimar Lekuona)

 

Nafarroako Preferenten

SD Lagunak B 1 – Doneztebe 4 (Irail Zestauk 2, Lander Mindegia eta Borja Arregi)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe B 2 (Jon Mikelarena eta Beñat Migeltorena) – CD Liceo Monjardin 0

Aurrera 2 (Jon Iparragirre eta Joanes Lasarte) – CD Iruña B 1

 

Nafarroako emakumezkoen ligan

SD Alsasua 0 - CD Baztan 2 (Berta eta Maialen)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Trintxerpe 3 – Beti Gazte 3 (Unai Arburua, Josu Txoperena eta beraien atean)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Unax Elxepuru, Urko Aduriz eta Iban Azkarate) – Hondarribia 1

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Valle de Egues 0 – Doneztebe 2 (Unai San Miguelen golak)

CD San Cernin 3 – CD Baztan 2 (Julen urreaga eta Aritz Nuñez)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Real Union 5 - Beti Gazte 1 (Asier Taberna)

Hondarribia 1 - Gure Txokoa 4 (Andoni Telletxeak 2, Kenai Garcia eta Enaitz Portu)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 0 – Osasuna 8

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako kopan

Erreka 34 – Burlada 23. Finalerdietarako sailkatu da Doneztebeko eskubaloi taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun