Sei udalerritan eta bi kontzejutan ez da hauteskundeetarako hautagaitzarik aurkeztu

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 26a, 06:00

Sei udalerritan ez da hautagaitzarik aurkeztu.

Malerrekako sei herri dira maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendarik aurkeztu ez dutenak. Ituren, Oiz, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra eta Urroz. Gisa berean, maiatzaren 26an kontzejuetako hauteskundeak ere egitekoak dira baina Narbarten eta Legasan ez da zerrendarik aurkeztu. Hala, sei hilabeteren buruan berriz ere hauteskundeak deitu beharko dituzte.

Duela lau urteko udal hauteskundeetan Igantzi izan zen zerrendarik aurkeztu ez zen eskualdeko udalerri bakarra. Iturenen, Elgorriagan, Eratsunen, Ezkurran eta Urrozen bosteko talde bana aurkeztu zen eta Oizen bi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun