1977az geroztik egin diren hauteskundeetako datuen orrialde berezia ERRAN.EUSen

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 25a, 09:54

1977an Espainiako Kongresurako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte gure eskualdean egin diren hauteskundeen datu historikoak bildu ditu TTIPI-TTAPAk ERRAN.EUSen. Udal, Nafarroako Parlamenturako, Espainiako Kongresurako eta Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak dira, eskualdeka edo herriz herri kontsulta daitezkeenak.

Orrialde bereziak hauteskundeen arteko konparaketak egiteko aukera ere eskaintzen du, baita alderdi bakoitzaren bilakaera historikoa ikusteko grafikoak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun